viernes, 19 de diciembre de 2014

GABONAK!!!!!!

Gaur arratsaldean OLENTZEROren bisitaldia izango dugu. Jai zoragarria prestatu dugu. Ondo pasatu nahi baduzue,  ETORRI!!!!!!!!

miércoles, 3 de diciembre de 2014

EUSKARA EGUNA OSPATZEN!

Gaur egun ederra igaro dugu. Makina bat ekintza izan dira ospakizunean.
Hasteko, San Fidel ikastetxeko, LH2ko ikasleen antzerkia saioa. Ondoren ikastetxe biok izan dogu jolasaldian batera jolasteko aukera.



Haiek alde dutenean, geure ospakizun partikularrean murgildu gara. Kepa Junkeraren musikarekin girotu dugu patioa eta nagusienak txikienei haiek eskatutako ipuinak irakurri eta kontatu dizkiete. Era berean euskerari buruzko hainbat aipamen eskegi ditugu patioan apaingarri gisa.
Azkenean, euskararen erabilera aldarrikatzen duen mural bat jarri dugu. Bertan, gurasoek aukera izango dute haien seme alaben argazkiak ikusteko.








martes, 2 de diciembre de 2014

ORTUA MARTXAN!

    


 Urtea amaitu baino lehen ipini dugu ortua martxan! Aurten, 2. zikloko ikasleak izango dira ortuaren ikuskari ofizialak. Hala eta guztiz ere denok izango dugu parte hartzeko aukera. Oraingoan, adibidez, 2 mailako ikasleek arlo karratuen barnealdeko bideak diseinatu dituzte, beste batzuk belarra erein eta etorkizunean lan egiteko pasabideak edukitzeko. Horrez gain, balkoian "pensamientoak" landatu dituzte ikastetxearen itxura hobetzeko.



BELARRA EREITEN


AURTEN, NEGUKO LORA
 ETA LANDARE
APAINGARRIAK JARRI DITUGU.

 AZELGAK, AZAK ETA AZALOREAK LANDATU DITUGU, ETA HABAK ETA IDERRAK EREIN.
Aurten "GARIA" erein dugu goiko arloan. Horretarako laguntza berezia izan dugu. Alboko baserriko "Nati".k gogo handiz azaldu digu, gariaren prozesua. Gainera prest dago prozesu guztiaren parte izateko. Guk bai Suertea! Halako "experto"-rik dagoeneko ezin da inon aurkitu. 


 2. Zikloko ikasleak adi eta errespetuz entzun eta ikasi dute. Ondoren, gai izan dira "IRRARA" ereiteko eta lurra nahasteko.





Lortuko dugu! Natik esan digu:
"TXIKIA NINTZEN, HANDIA NINTZEN MAIATZEAN BURUTU NINTZEN".
 Garia beti ERNE ETA HAZTEN dela dio. Hala bada, txorien janlekuak  hornitzeko erabiliko ditugu.










jueves, 6 de noviembre de 2014

URRETXINDORRA ESKOLA ETA ESKOLA AGENDA 21



URRETXINDORRA ESKOLA ETA ESKOLA AGENDA 21
(2014-2015 IKASTURTEA)

Guraso agurgarriak:
Dakizuenez 2006-2007ko ikasturtetik gure eskolak "Eskola Agenda 21" programan parte hartzen du (izatez"eskola jasangarria"-ren agiria 2010-11 ikasturtean lortu zuen). Proiektu honek ingurumenarekiko ardura eta kontsumo jasangarriaren garapena bultzatzen du.
Gai honen inguruan gure asmoak PPT honetan  bidaltzen dizuegu.
"Eskola Agenda 21"-eko oinarrizko zutabea partaidetza da. Horretarako programako suspertzailea izango den Ingurumen Batzordea osatzen da: non ikasleak, irakasleak, eskolako beste langileak eta familiak dira partaide.
Hori dela eta animatu eta gonbidatu egiten zaituztegu bertan parte har dezazuen
.https://docs.google.com/presentation/d/17EyGUR5TBr_5_kkPZ3z2LrhJzRv6NbpYT8NAqQtfW4Q/pub?start=true&loop=false&delayms=5000

viernes, 17 de octubre de 2014

LEHENGO EGUN BATEAN PERRETXIKOTAN JOAN GINEN, BAINA EZ GENDUN AURKITU BAT ERE EZ!!!
NORMALA!!! DAGOEN SIKATEAREKIN...



BAINAAAA... ATZO ETA HERENEGUN EURI ASKO EGIN DUENEZ,GAUR PENTSATU DUGU PERRETXIKOTAN JOATEA ETA HA ZELAKO SORPRESA!!!
ZENBAT BATU DITUGUN!!!