viernes, 11 de abril de 2014

EUSKAL HERRIKO ITZULIAREN 54. EDIZIOA

Gaur Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapa (Éibar-Markina-Xemein) Muxikatik pasatu da.  Goizean eskolan Beñat Intxausti animatzeko kartelak prestatu ditugu. Eskolako ikasleak ikusten hurbildu gara.
Txirrindulariak animatu ditugu; gehien animatu duguna Beñat izan da. AUPA BEÑAT!!!!!

martes, 8 de abril de 2014

UDABERRIA!!!!

NOR OTE DA? NOR OTE DA ESKOLAKO ATEAN JOKA DAGOENA?
  UDABERRIA!!!



 

Nire lorategia        
dago lorez bete             

asko gustatzen zaizkit      
hazi dira tente
                                             
Udaberrian gaude
 zeruan hegaka
tximeletak ta abar
denak zarataka                   

           Ane Mei     

lunes, 7 de abril de 2014

XVII. BERTSOLARITZEN MENDATAN

Joan den igandean, apirilak 6an, 4., 5., eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten Mendatako XVII. BERTSOLARITZEN ekitaldian. Asmatu behar zituzten koplen gaia "Udaberria" izan zen. Ane Meik aipamena lortu zuen. ZORIONAK parte hartu duzuen guztioi!!!

miércoles, 2 de abril de 2014

KONEXIO INTERNAZIONALA BIRD CENTERREN


.-Pasadan zapatuan, martxoak 29 Bird Centerren elkartu ginen, Montorreko eta Urretxindorrako hainbat famili. Experientzi berria izan da, aukera ezin hobea izan dogu munduko beste eskola batzukaz kontaktu zuzena edukitzeko.
Pantaila handi baten bitartez, 4 herrialdeen arteko hartu emona egin genuen: Ipar Amerika, Eskozia, Italia eta euskaldunak. Hasiera baten Ganbia ere parte hartzeko izan zen baina ezin izan zuten. Hala eta guztiz ere, beraiekin aurretiz kontaktuan egon gara eta jarraituko dugu egoten.
 Eskola guztiok arrano arrantzalearen proiektu barruan sartuta gaude eta aurrerantzean ere egongo gara.

 
Arrano arrantzalearen abestia abestu genuen.



 
Beste eskoletakoak, parte hartzen. 
 
 
Benetako arrano arrantzalea ikusteko aukera eduki genuen.
 

LIBURUEN ALTXORRA ESKOLAN

Gaur, apirilak 2an, Ohiana, "Liburuen Altxorra"-ren arduraduna, eskolara etorri zaigu liburuak batzen. Ondo azaldu diogu irakurri ditugun liburuetatik zeintzuk izan diren gustukoak eta zeintzuk ez. "Joxepantoni kontento" ipuina kontatu digu. Dibertigarria izan da. Hirugarren eta bigarren ziklokoek bertsoak bota dizkiogu eta gelarako hormairudia oparitu digu. Altxorra Busturiko eskolara eramango du.