martes, 6 de junio de 2023
Busturialdeko eskola txikien jaia MUNDAKAN
Maiatzak 18an Busturialdeko eskola txikien jaia ospatu genien Mundakan!
5 eskolatako ume eta hezitzaile elkartu ginen bertan eta primeran pasatu gendun jolasak eta dantzak egiten!
jueves, 1 de junio de 2023
martes, 21 de marzo de 2023
Martxoak 21 Poesiaren nazioarteko eguna!
Gaur, poesiaren nazioarteko eguna ospatu dugu eskolan.
Haur Hezkuntzako 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak poemak grabatu dituzte
Besteak patioan irakurtzen ibili dira, benetan artistak ditugula eskolan!
martes, 14 de marzo de 2023
EMAKUME ZIENTZIALARIAK
Zelako lan polita egin dugun!!
Otsailak 11 EMAKUME ZIENTZIALARIEN eguna dala eta ikas egoera bat sortu dugu. Hasteko puzle baten piezak topatu behar izan dituzte, puzlea osatu eta haiei suertatutako zientzialariaren ikerketa egin dute. Talde bakoitzak horma irudi bat prestatu du eta ikertutakoa besteei kontatu dizkiete. Oso interesgarria izan da.
Martxoak 8
Aurten herrira irten gara Muxikako emakume garrantzitsu batzuk ezagutzera!!
HH koak aurreko baserrira joan dira eta Ana Marik pila bat istori kontatu dizkie, asko ikasi dugu bere bisitarekin!
LH 1. eta 2. mailakoak farmaziara joan dira eta bertan Leirek bere lana azaldu digu!!
LH 3. eta 4. mailakoak eskolan geratu dira eta hemen Saioa Zuzendaria eta Rosana jantokikoarekin hizketan ibili dira!!
LH5. mailakoak liburutegira joan dira eta Zorionerekin aritu dira hizketan, ze ondo herriko liburutegia hain hurbil izatea behar dugunean liburuak eskatzeko!
Bukatzeko, 6.mailakoak udaletxera joan dira eta Begorekin herriko gora beherataz hizketan ibili dira, galdera sorta bat ere egin diote.
Ostean, denak elkartu eta ikasitakoa besteei kontatu diegu.
Atsaldean, eskulanak egin ditugu!
lunes, 13 de marzo de 2023
miércoles, 1 de marzo de 2023
Inauterietan JAI JAI!!
ZE ONDO PASATU DUGUN INAUTERIETAN!
Goizean dantza eta arratsaldean jolasak egiten! Bai giro polita!!
viernes, 10 de febrero de 2023
jueves, 2 de febrero de 2023
Kandelerio lerio
Aurten ere heldu da otsaila eta Kandelerio ospatu dugu! Beitu ze ondo ibili garen! Hemen duzue bideoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)