martes, 6 de junio de 2023

Urretxindorran BATERA GARA

 


Busturialdeko eskola txikien jaia MUNDAKAN

 Maiatzak 18an Busturialdeko eskola txikien jaia ospatu genien Mundakan!

5 eskolatako ume eta hezitzaile elkartu ginen bertan eta primeran pasatu gendun jolasak eta dantzak egiten!




jueves, 1 de junio de 2023

martes, 21 de marzo de 2023

Martxoak 21 Poesiaren nazioarteko eguna!

 Gaur, poesiaren nazioarteko eguna ospatu dugu eskolan.


Haur Hezkuntzako 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak poemak grabatu dituzte

Besteak patioan irakurtzen ibili dira, benetan artistak ditugula eskolan!


1. mailakoena!
HH 5 urtekoen lana!
2.mailakoak!


 

martes, 14 de marzo de 2023

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

Zelako lan polita egin dugun!! Otsailak 11 EMAKUME ZIENTZIALARIEN eguna dala eta ikas egoera bat sortu dugu. Hasteko puzle baten piezak topatu behar izan dituzte, puzlea osatu eta haiei suertatutako zientzialariaren ikerketa egin dute. Talde bakoitzak horma irudi bat prestatu du eta ikertutakoa besteei kontatu dizkiete. Oso interesgarria izan da.  



 Gainera, aurreko ostiralean, Leire Gartzia zientzialaria hemen izan genuen!! Hau bai sorpresa. Eskerrik asko Leire zure lana azaltzeagatik!!

Martxoak 8

Aurten herrira irten gara Muxikako emakume garrantzitsu batzuk ezagutzera!! HH koak aurreko baserrira joan dira eta Ana Marik pila bat istori kontatu dizkie, asko ikasi dugu bere bisitarekin! LH 1. eta 2. mailakoak farmaziara joan dira eta bertan Leirek bere lana azaldu digu!! LH 3. eta 4. mailakoak eskolan geratu dira eta hemen Saioa Zuzendaria eta Rosana jantokikoarekin hizketan ibili dira!! LH5. mailakoak liburutegira joan dira eta Zorionerekin aritu dira hizketan, ze ondo herriko liburutegia hain hurbil izatea behar dugunean liburuak eskatzeko! Bukatzeko, 6.mailakoak udaletxera joan dira eta Begorekin herriko gora beherataz hizketan ibili dira, galdera sorta bat ere egin diote. Ostean, denak elkartu eta ikasitakoa besteei kontatu diegu. Atsaldean, eskulanak egin ditugu!

lunes, 13 de marzo de 2023

miércoles, 1 de marzo de 2023

Inauterietan JAI JAI!!

ZE ONDO PASATU DUGUN INAUTERIETAN! Goizean dantza eta arratsaldean jolasak egiten! Bai giro polita!!

viernes, 10 de febrero de 2023

Agate Deuna

Aurten makilak hartu eta kalera irten gara! Ikusi zelako artistak ditugun!

jueves, 2 de febrero de 2023

Kandelerio lerio

Aurten ere heldu da otsaila eta Kandelerio ospatu dugu! Beitu ze ondo ibili garen! Hemen duzue bideoa

martes, 13 de diciembre de 2022

ASTE KULTURALA Abenduak (5-9)

Urretxindorra eskola aste kulturala ospatzen!! Aste arraro hau probetxatuz, gure kultura eta hizkuntzarekin disfrutatzen ibili gara topera! Hemen ikusi ahalko dituzue gure ekintzen argazkiak! 5. eta 6. mailakoak ipuin kontalariak izan dira, Euskal Dantzetako ekitaldi bat eta herri kiroletan ere aritu gara.

viernes, 2 de diciembre de 2022

viernes, 25 de noviembre de 2022

lunes, 14 de noviembre de 2022

Marakak!!

2.zikloko ikasleak marakak egin dituzte! Benetako artistak ditugu hemen!

miércoles, 2 de noviembre de 2022

Ortua martxan dago!!

Ikasturte honetan martxan jarri dugu ortua eta terrazako lorontziak!! Jarritako produktuak osasuntsuak dira(brokoli, azenahorioak, letxuga desberdinak, habak, erromaneskua, ...) Gure helburua umeengan janari osasungarria bultzatzea da!

martes, 21 de junio de 2022

AZKEN EGUNA!!

Gaur azken eguna!!! 6.mailako agurra, hunkigarria benetan!! 5. mailakoak bertso bat abestu diete, irakasleak be beste bat eta bukatzeko oparitxoa!! Ondo bukatzeko hamaiketakoa ere egin dugu!! Ondo pasa oporrak!!! Muxu handi bat hezitzaile guztien partez!!

HHko kurtso bukaerako irteera!

 HH ko ikasleak San Antoniora joan ginen eta itzel pasatu genuen!!



lunes, 20 de junio de 2022

LHko Kurtso bukaerako irteera Lekeition

Aurreko ostiralean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Lekeition ibili ginen!! Lehenengo Lea ibilbidea egin genuen Oletatik Lekitxora ta gero hondartzan ibili ginen gustora gustora, bainua hartu eta izozkia ere jan genuen!!

Hamaiketako osasungarria!

 1.mailakoak hamaiketako osasungarria egin dute gaur! Beitu ze ondo ibili diren



sábado, 11 de junio de 2022

Pistinako azken eguna!

1. eta 2. mailakoak atzo pistinako azken egunean!

Piloa disfrutatu dabe!

Sakatu hemen bideoa ikusteko