lunes, 2 de noviembre de 2015

HH ko UDAZKENEKO IRTEERA

Urriak 22an HHko guztiok udazkeneko irteera egin genuen eguraldi ederra aprobetxatuz.
2 eta 3 urtekoak Zubieta- Errotara, ta 4 eta 5ekoak San Romanera.



















miércoles, 21 de octubre de 2015

Zinemara joan ginen Gernikara Pluk eta bere garabia ikustera.
Oso polita izan zen eta ondo pasatu genuen.
Autobusez bajatu ginen eta bueltan trenez etorri ginen .
Gelan marrazkiak egin genituen hemen batzuk.







martes, 19 de mayo de 2015

BERTSOLARITZA ARIATZAN

Pasa den domekan eskolako lagun batzuk parte hartu genuen Ariatzako bertsolaritza saioan.  Mendatan baino parte hartzaile gutxiago egon arren, giro bikaina egon zen. Aymanek eta Markelek aipamena izan zuten. Saioa ondo bukatzeko, egon zen zozketan, hainbat sari lortu genuen.


viernes, 27 de marzo de 2015

TXONTXONGILOAK ESKOLAN

Gaur goizean txontxongilo saioa ikusteko aukera izan dugu eskolan. Antzezlana "ETXEAN GOXO" izan da. Arratoi bat etxe baten bila ibili da eta azkenean Kasimiroren etxera joan da bizi izaten. Bidean Alai txakurra,  Bianka Isabela Katua eta  Sir Arthur lehoiarekin topo egin du.Zirkua ere agertu da istorioan eta Denisak magia egin du. Oso diubertigarria izan da.
Hiruhilabete honetan lan bikaina egin dugula ospatzeko hamaiketako berezia egin dugu.

KORRIKA TXIKI

Martxoaren 24an eskolako 3., 4. eta 5. mailako ikasleak Gernikara joan ginen KORRIKA TXIKIan parte hartzeko asmoz. Lekukoa Gurutz Gorritik Metropol tabernaraino eraman genuen. Eguraldia euritsua eta hotza izan genuen. Eskolan ere KORRIKA ospatu genuen.

martes, 24 de marzo de 2015

BERTSOLARITZEN XVIII. MENDATA

Martxoaren 22an, domekan, elkartu ginen Mendatan. Bertso idatzien XVIII. lehiaketan 4., 5. eta 6. mailako ikasleok  gogoz parte hartu genuen. Ikasle asko batu ginen; Bermeo , Munitibar, Busturi, Gernika eta Muxikako bertsolariak joan ginen. Oso ondo pasatu genuen denok.