Muxikako Urretxindorra herri eskolako bloggean zaude, hemen gure eskolari dagokion informazioa eta materiala topatuko duzu: albisteak, lanak, txorien proiektua, eskola agenda 21 eta argazkiak.
Ekainaren 4an, Madariaga Dorretxean (Busturin) "Eskola Jasangarria" agiriaren jasoketaren ekitaldia ospatu zen. Agiria lehenengo aldiz lortu zuten zein berriztatzen zuten ikastetxeek parte hartu zuten. Urretxindorra eskolak hirugarren aldiz berriztu du. Ekitaldiaren egitarauan eskola desberdinetako ikasleek ingurumenaren alde zer egiten den azaldu zuten. Eskolako ordezkaria Leire izan zen, berak Hegazti proiektuaren berri eman zuen. Aiurrek ziurtagiria hartu zuen. Urkullu lehendakariak diplomak banatu zituen, eta bere esku-hartzearekin bukatu zen ekitaldia.