jueves, 29 de mayo de 2014

ESPERIMENTUAK ESKOLAN!

Leioako unibertsitateko irakasle bat etorri zaigu, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako prestatutako hainbat esperimentu aurkeztera. Ordu beteko saio bi eskeini ditu: bata Lehen Hezkuntzako 2 eta 3. ziklorako eta bestea 1.ziklorako. Esperimentoa piloa, eta dibertigarriak izan dira. Ikasle guztiak izan dute aukera partehartzeko.







lunes, 26 de mayo de 2014

XXVII. GARRIKO EGUNA

Maiatzak,25ean Ariatzan XXVII. Garriko Eguna ospatu zen. Gure eskolako 10 bertsolarik parte hartu zuten. Izarok eta Naiak aipamena lortu zuten.

Euskaldunak gara ta /euskaraz hitz egin / oso polita da ta / gure lagunekin/ Euskaraz egiten da / Bizkaian ere bai / gure hizkuntzarekin /denok alai-alai/ Naia Foruria


Euskara gure hizkuntza / gurea bakarrik / denok euskararekin/ munduan bizirik/ Guretzat euskara da / hizkuntz politena/ mundu osoan egin/ beharko lukena / Izaro Unamuno

lunes, 12 de mayo de 2014

X. BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA

Joan den ostiralean, maiatzak 9an, Urretxindorran X. Busturialdeko Eskola Txikien Jaia ospatu genuen. Jose Mª Uzelai, Mundaka, Montorre, Haizeder eta Urretxindorra eskoletako ikasle-irakasle elkartu ginen. Bostehun lagun izan ginen. Goizeko 10:00etan hasita eta arratsaldeko 15:00etan amaituta, denetarik izan genuen: dantzak, bertsoak, abestiak, jokoak,... Oso ondo pasatu genuen. Lekukoa Mundakako eskolari eman diogu.

X. BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA - URRETXINDORRAN

Barikuan, maiatzak 9an, X. Busturialdeko Eskola Txikien jaia ospatu gendun.    

viernes, 11 de abril de 2014

EUSKAL HERRIKO ITZULIAREN 54. EDIZIOA

Gaur Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapa (Éibar-Markina-Xemein) Muxikatik pasatu da.  Goizean eskolan Beñat Intxausti animatzeko kartelak prestatu ditugu. Eskolako ikasleak ikusten hurbildu gara.
Txirrindulariak animatu ditugu; gehien animatu duguna Beñat izan da. AUPA BEÑAT!!!!!

martes, 8 de abril de 2014

UDABERRIA!!!!

NOR OTE DA? NOR OTE DA ESKOLAKO ATEAN JOKA DAGOENA?
  UDABERRIA!!!



 

Nire lorategia        
dago lorez bete             

asko gustatzen zaizkit      
hazi dira tente
                                             
Udaberrian gaude
 zeruan hegaka
tximeletak ta abar
denak zarataka                   

           Ane Mei     

lunes, 7 de abril de 2014

XVII. BERTSOLARITZEN MENDATAN

Joan den igandean, apirilak 6an, 4., 5., eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten Mendatako XVII. BERTSOLARITZEN ekitaldian. Asmatu behar zituzten koplen gaia "Udaberria" izan zen. Ane Meik aipamena lortu zuen. ZORIONAK parte hartu duzuen guztioi!!!