Zinemara joan ginen Gernikara Pluk eta bere garabia ikustera.
Oso polita izan zen eta ondo pasatu genuen.
Autobusez bajatu ginen eta bueltan trenez etorri ginen .
Gelan marrazkiak egin genituen hemen batzuk.
miércoles, 21 de octubre de 2015
martes, 19 de mayo de 2015
BERTSOLARITZA ARIATZAN
Pasa den domekan eskolako lagun batzuk parte hartu genuen Ariatzako bertsolaritza saioan. Mendatan baino parte hartzaile gutxiago egon arren, giro bikaina egon zen. Aymanek eta Markelek aipamena izan zuten. Saioa ondo bukatzeko, egon zen zozketan, hainbat sari lortu genuen.
viernes, 27 de marzo de 2015
TXONTXONGILOAK ESKOLAN
Gaur goizean txontxongilo saioa ikusteko aukera izan dugu eskolan. Antzezlana "ETXEAN GOXO" izan da. Arratoi bat etxe baten bila ibili da eta azkenean Kasimiroren etxera joan da bizi izaten. Bidean Alai txakurra, Bianka Isabela Katua eta Sir Arthur lehoiarekin topo egin du.Zirkua ere agertu da istorioan eta Denisak magia egin du. Oso diubertigarria izan da.
Hiruhilabete honetan lan bikaina egin dugula ospatzeko hamaiketako berezia egin dugu.
Hiruhilabete honetan lan bikaina egin dugula ospatzeko hamaiketako berezia egin dugu.
KORRIKA TXIKI
Martxoaren 24an eskolako 3., 4. eta 5. mailako ikasleak Gernikara joan ginen KORRIKA TXIKIan parte hartzeko asmoz. Lekukoa Gurutz Gorritik Metropol tabernaraino eraman genuen. Eguraldia euritsua eta hotza izan genuen. Eskolan ere KORRIKA ospatu genuen.
martes, 24 de marzo de 2015
BERTSOLARITZEN XVIII. MENDATA
Martxoaren 22an, domekan, elkartu ginen Mendatan. Bertso idatzien XVIII. lehiaketan 4., 5. eta 6. mailako ikasleok gogoz parte hartu genuen. Ikasle asko batu ginen; Bermeo , Munitibar, Busturi, Gernika eta Muxikako bertsolariak joan ginen. Oso ondo pasatu genuen denok.
jueves, 12 de marzo de 2015
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













