viernes, 31 de enero de 2014
BILBOKO AKORDEOI ORKESTRA SINFONIKOA.DO-RE-MI-KA
Atzo, urtarrilak 30, Urretxindorrako 2. eta 3. Zikloko ikasleak Zornotzako Antzokira joan ginen.Kontzertu didaktiko baten parte hartu genuen. Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak, Amaia Loroñok zuzenduta, eskeini zigun ekitaldia.
Gauza mordo ikasi genuen. Akordeoiaren jatorria Txinan dago, handik Hungariara heldu zen eta Europan ezagutu genuen. Europatik Argentinaraino (Amerika) ailegatu zen; tangoa laguntzen du. Musika tresna honek bi doinu ateratzen ditu “FORTE” eta “PIANO”; hau da, ozenki eta baxuago. Baita ere, erritmo bi daudela ikasi genuen: binarioa eta hirukoa.
Musika mota desberdinak entzun genituen; bals, samba, pasodobleak….. eta herri batzuetako eserkiak entzun genituen. Europakoa Bethooven-ek asmatutako “Pozaren Eserekia” da. Bukatzeko Athletic-ekoa entzun genuen.
Oso dibertigarria iruditu zitzaigun.
Holako beste bat ikusi nahi baduzue,2014ko maiatzaren 27an, arratsaldeko 19:00etan egongo da. Bilboko BBK Aretoan egingo dute.
ANIMA ZAITEZTE!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario