jueves, 27 de febrero de 2014

miércoles, 26 de febrero de 2014

Uxue Alberdi etorri zaigu aste honetan.

 Idazle nola egin zen, bertsolaritza zergaitik maite duen....etb kontatu zigun.



 Geu idazle izateko ere ideia interesgarri batzuk eman zizkigun.

 
Gainera amaitzeko, ipuin bat kontatu eta segidilla oparitu zigun.
 


 
 
 
 

lunes, 24 de febrero de 2014






Egueztenero Lehen Hezkuntzako ikasleek Patioko Jolasak egiten dituzte Hirugarren Ziklokoek bideratuta.

                            Otsailaren 20an Gernikera joan ginen  

                        Freddy Igeldegi ikustera, 1. 2. eta 3.mailakoak.

                     Pelikula polita izan zen eta barre asko egin genuen.

                   Tinagaz joan ginen eta liniako autobusean buelta ginen.



lunes, 17 de febrero de 2014

SOKATIRA TXAPELKETA


SOKATIRA TXAPELKETA

Eskolan sokatira txapelketan txapelduna dugu. Eli andereñoa, hain zuzen.
Laukizko Gaztedi Sokatira Taldeko partaidea da.
Asteburu honetan, otsailak 15ean, Ezpeletan (Iparralden) egon den lehiaketan parte hartu du taldeak eta 500 kg-ko mailan neskak txapeldunak izan dira.
Otsailak 16an Ibarran (Gipuzkoan) izan dute deialdi berria. Oraingo honetan talde mistoa (4 mutil eta 4 neska) izan da txapelduna.
Datorren astean Irlandara joango dira Munduko Txapelketan parte hartzeko amoz.

                     ANIMO ETA ZORTE IZAN!!!!!

jueves, 6 de febrero de 2014

Orain kontatuko dogu gure ortuko gorabeherak:

2013ko urrian aitzurrekin lurra prestatzen joan ginen.



Abenduan ereiten eta landatzen hasi ginen.

 Ezkerraldean kipula landarak sartu genduzen.


















Eskumaldean berakatzak, babak eta iderrak erein eta letxugak sartu genduzan.


















Gero bideak be egin genduzan alde batetik bestera pasatzeko.



Murala egin eta gelaz gela azaltzera joan ginen.




Gabon ostean ortura joan ginen eta..... ikusi zelakoak hasi diren gure ortuariak!!!!!!!




Zenbat lan egin dogun eh!!!!!


Eta orain, zezeilan, fruta arbolak eta lorak behar eta gure ikasle zintzoei esker, begira zenbat landara, hazi eta lore daukagun!!!!! Erromeroa, labanda, groseilak, nartziso eta pilo bat gehiago.
























Hemendik aurrera, haziak erein, landareak birlandatu, ureztatu eta zaindu egingo doguz!!!
Laster udaberrian, gure ortua eder ederra egongo da!!!








martes, 4 de febrero de 2014

Gaur Santa Ageda bezpera izan denez abestera joan gara.



Hemen gabonetan atera genduan argazkitxo bat, 2013 urtea ondo amaitzeko eta 2014a hobeto  hasteko.