2013ko urrian aitzurrekin lurra prestatzen joan ginen.
Abenduan ereiten eta landatzen hasi ginen.
Ezkerraldean kipula landarak sartu genduzen.
Eskumaldean berakatzak, babak eta iderrak erein eta letxugak sartu genduzan.
Gero bideak be egin genduzan alde batetik bestera pasatzeko.
Murala egin eta gelaz gela azaltzera joan ginen.
Gabon ostean ortura joan ginen eta..... ikusi zelakoak hasi diren gure ortuariak!!!!!!!
Zenbat lan egin dogun eh!!!!!
Eta orain, zezeilan, fruta arbolak eta lorak behar eta gure ikasle zintzoei esker, begira zenbat landara, hazi eta lore daukagun!!!!! Erromeroa, labanda, groseilak, nartziso eta pilo bat gehiago.
Hemendik aurrera, haziak erein, landareak birlandatu, ureztatu eta zaindu egingo doguz!!!
Laster udaberrian, gure ortua eder ederra egongo da!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario