miércoles, 26 de marzo de 2014

1. MAILAKOAK ERE IGERILEKUAN!

Astebete egin dugu igerilekura joaten eta etekin itzela atera diogu. Piloa ikasi, beldurrak ahaztu eta bonba pasatu dugu. Neka, neka egin ginen baina merezi izan zuen. Ia datorren ikasturtean berriz ere aukera hori dekogun.
 
Aste honetan, 2. mailakoak joan dira eta harek ere oso pozik dabiz.

SAN FIDELEKOAK MUXIKAN.

Pasadan ostiralean, San Fidel ikastolako umeak etorri zitzaizkigun antzerki ikuskizun bat eskeintzera. Oso ondo pasatu genuen.

martes, 18 de marzo de 2014

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Atzo, martxoak 17an, 4.,5. eta 6. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Museoak bisita gidatuak antolatu ditu URA gaia arte lanetan nola garatu den aztertzeko. Eskola Agenda 21 programatik jarduera honetan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen. Bisita bi taldetan egin genuen eta margoak zein eskulturak ikusi genituen. Ikusitakoaren gainean informazioa jaso genuen eta asko ikasi genuen. Oso interesgarria izan zen. Bidaia garraio publikoan egin genuen (autobusez).

jueves, 13 de marzo de 2014

San Romaneko irteera

Gaur batzuk San Romanera igo dute ta beste batzuk erdibidean geratu gara. Hemen doaz argazkiak!





















miércoles, 12 de marzo de 2014

2. Zikloko ikasleok Gernikako polikiroldegira joaten ari gara igeriketa ikastaroa egiten martxoaren 5-etik 14-ra. Oso ekintza aberatsgarria izaten ari da, eta oso ondo pasatzen dugu.










INAUTERIAK

Hemen doaz Haur Hezkuntzako inauterietako argazkiak. Ze ondo pasatu gendun ezta?