martes, 18 de marzo de 2014

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Atzo, martxoak 17an, 4.,5. eta 6. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Museoak bisita gidatuak antolatu ditu URA gaia arte lanetan nola garatu den aztertzeko. Eskola Agenda 21 programatik jarduera honetan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen. Bisita bi taldetan egin genuen eta margoak zein eskulturak ikusi genituen. Ikusitakoaren gainean informazioa jaso genuen eta asko ikasi genuen. Oso interesgarria izan zen. Bidaia garraio publikoan egin genuen (autobusez).

No hay comentarios: