lunes, 30 de mayo de 2016

BERTSOLARITZA SAIOA ARIATZAN



Igandean, maiatzak 22an, Ariatzan bertsolaritza saio berria ospatzeko elkartu ginen. 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten. Gaia hauxe izan zen: ESKOLAKO ZEIN IKASGAI GUSTATZEN ZAIZU GUTXIEN?  Hona hemen aipamena lortu zuten bertsoak:


GIZARTE ASPERGARRI
NIRETZAKO BADA
BESTEENTZAT EZ  DAKIT
BADA EDO EZ DA

ETXEKO LAN ASKO DAUZ
GURETZAKO TXARRAK
ASIGNATURA DENAK
BAI BADIRA GATZAK

                                Diana Boros


SCIENCE ETA GIZARTE
EZ DITUT GUSTUKO
BETI ITXAROTEN DUT
KLASEA AMAITUKO

ANDEREÑO ASKO TA
BI MAISU BAKARRIK
MAISU TXARRAK DIRELA
ESAN BEHAR DUT NIK

     Maialen Cendagortagalarza


ESKOLARA HELDUTA
JARRAIAN KLASERA
LEHENGO INGLES TA
GERO SCIENCERA

NIK EZ DITUT GUSTUKO
INGLES ETA SCIENCE
NAHIAGO DITUT
MATE ETA GAZTE

                                                                Naia Foruria


lunes, 9 de mayo de 2016

FORUAK ETA BATZARRAK



5. eta 6. mailako ikasleak Gizartean erakundeetako funtzionamendua aztertzen ari gara. Hori dela eta , maiatzak 3an Gernikara joan gara,
Batzar-etxeko aditu batek azaldu digu leku horretan Bizkaiko politikariak biltzen direla bizkaitarrentzako araudiak adosteko asmoz.  Beste aldetik, nola finkatzen ziren legeak aurreko gisaldietan kontatu digu.
Aintzinean Gernikako haritzaren gerizpean elkartzen ziren Bizkaiko  eleizate eta hiribilduetako ordezkariak. Denboraren poderíoz, leku horretan baseliza bat eraikin zen (Antiguako Andra Mari) eta bilerak barruan egiten ziren. Gaur egun leku horretan ezagutzen dugun Batzar-etxea dago. Eraikin honen arkitektoa Antonio de Etxebarria izan zen; 1826-1833 bitartean eraikin zuen.
Batzar-etxearen barruan , areto oso bat estaltzen duen beirateria dago. Bertan, arbola eta herri guztien armarriak azaltzen dira. Baita ere, Iparragirreren kitarra eta “Gernikako arbola” abestiaren partitura dago.
Batzar-etxetik Euskal Herria museora joan gara. Gela didaktikoan orain dela urte asko haritzaren gerizpean eta Bizkaiko Jaunak/Andereak zuzenduta egiten ziren batzarrak antzeztu ditugu.

Bisitaldia interesgarria izan da. Asko ikasi dugu eta ondo pasatu dugu.

miércoles, 4 de mayo de 2016

IPUINEN  ALTXORRA
Apirilan Oihana, ipuin altxorraren arduraduna, etorri jakun liburuen bila eta bide batez, ipuin zoragarri bat kontatu euskun. HHko guztiok asko disfrutatu gendun!