5. eta 6. mailako ikasleak Gizartean erakundeetako funtzionamendua
aztertzen ari gara. Hori dela eta , maiatzak 3an Gernikara joan gara,
Batzar-etxeko aditu batek azaldu digu leku horretan Bizkaiko
politikariak biltzen direla bizkaitarrentzako araudiak adosteko asmoz. Beste aldetik, nola finkatzen ziren legeak
aurreko gisaldietan kontatu digu.
Aintzinean Gernikako haritzaren gerizpean elkartzen ziren
Bizkaiko eleizate eta hiribilduetako
ordezkariak. Denboraren poderíoz, leku horretan baseliza bat eraikin zen
(Antiguako Andra Mari) eta bilerak barruan egiten ziren. Gaur egun leku
horretan ezagutzen dugun Batzar-etxea dago. Eraikin honen arkitektoa Antonio de
Etxebarria izan zen; 1826-1833 bitartean eraikin zuen.
Batzar-etxearen barruan , areto oso bat estaltzen duen beirateria
dago. Bertan, arbola eta herri guztien armarriak azaltzen dira. Baita ere,
Iparragirreren kitarra eta “Gernikako arbola” abestiaren partitura dago.
Batzar-etxetik Euskal Herria museora joan gara. Gela didaktikoan orain
dela urte asko haritzaren gerizpean eta Bizkaiko Jaunak/Andereak zuzenduta
egiten ziren batzarrak antzeztu ditugu.
Bisitaldia interesgarria izan da. Asko ikasi dugu eta ondo pasatu
dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario