miércoles, 2 de noviembre de 2016

EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROA



Azaroak 27an San Ignacion dagoen Euskara Interpretazio Zentrora  5. eta 6. mailako ikasleak joan ginen. Han ekintza desberdinak burutu genituen.
Pribatasuna sare sozialetan nola babestu azaldu ziguten; eta gai honetan oinarrituta komiki digitala asmatu genuen. Oso dibertigarria izan zen baina denbora gutxi izan genuen.
Ikasturte honetan biltzen dituzten komiki guztiek lehiaketa baten parte hartuko dute eta irabazten duenak “tableta” lortuko du.
Gero, “Euskararen misterioa” dokumentala ikusi genuen. Dokumentalean hizkuntzaren historioa eta bilakaera azaltzen zen.  Ulertzea zaila zen.
Bukatzeko tren geltoki  baten antzera girotuta zegoen Korridore batean bideoan ikusitakoa galderen bitartez birpasatu genuen. Askoz hobeto ulertu genion Mikeli (zentroko irakaslea) eta interesgarriak ziren berak eman zituen azalpenak.

 

No hay comentarios: