viernes, 15 de febrero de 2019

HEGAZTIAK LANTZEN URRETXINDORRAN

Oraingo astean hegaztiak lantzen dituzten pertsona adituak etorri dira gure gelara
eta guk elkarrizketatu egin ditugu:
-EDORTA
-OLGA
-LUIS
Oso ondo pasatu dugu haiekin eta asko ikasi dugu.
Luis eta Edorta abuztuan Izarora joan ziren hilabete bat pasatzera eraztunketa egitera.
1.297 txori eraztundu zituzten. 
-Txio horia 
-Mendi oilarra
-Txantxangorria
-Sasi tximboa eta txori gehiago
Luisek Aranzadin egiten du lan eta Edortak  Urdaibai Bird Centerrren.
Olga gure eskolako irakaslea da

 

jueves, 14 de febrero de 2019

EKOETXEA URDAIBAI

Otsailak 13an Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak 
Busturin dagoen Ekoetxea Urdaibaira (Madariaga Dorretxea) joan ziren.
"Biodibertsitatea: Hastapenak" tailerra burutu zuten.
Egun osoko irteera izan zen.
Eskolako autobusean joan ziren. 
Garraio Publikoa erabiliz itzuli ziren.

martes, 12 de febrero de 2019

aurrehistorioa lh2

https://docs.google.com/presentation/d/e/2PACX-1vT4fb8WFWD18zalIliYIskvh4zWkdUomQ9hRrdwqL2eTmA4BeK12KIKNahMPKhsHyCRTHM9wYSO_Mq7/pub?start=true&loop=false&delayms=3000

viernes, 8 de febrero de 2019

LIBURU IBILTARIA ESKOLAN





Gure eskolan ikasle nagusiak herriko liburutegira doaz eta hango liburu interesgarriak eta politak irakurtzen dituzte.
Joan den astelehenean Saroa etorri zen sorpresa handi batekin. Liburutegi ibiltaria ekarri zigun. Horrela eskolako ikasle guztiok liburu interesgarriak eskura izango ditugu, etxera 
eramango ditugu irakurtzeko. 
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoek ikasgelan irakurriko dituzte.
Martxoaren 12an berriro etorriko da liburutegi ibiltaria beste eskolara eroateko.

AGATE DEUNA


Astelehenean, Agate Deunaren bezperako ohiturari jarraituz, arratsaldeko 15:50ean, eskolako patioan ikasleek eta irakasleek egunaren koplak abestu genituen.
Eskolara bertaratutako senideek ere gurekin abestu zuten.


martes, 5 de febrero de 2019