Gure eskolan ikasle nagusiak herriko liburutegira doaz eta hango liburu interesgarriak eta politak irakurtzen dituzte.
Joan den astelehenean Saroa etorri zen sorpresa handi batekin. Liburutegi ibiltaria ekarri zigun. Horrela eskolako ikasle guztiok liburu interesgarriak eskura izango ditugu, etxera
eramango ditugu irakurtzeko.
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoek ikasgelan irakurriko dituzte.
Martxoaren 12an berriro etorriko da liburutegi ibiltaria beste eskolara eroateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario