viernes, 27 de marzo de 2015

TXONTXONGILOAK ESKOLAN

Gaur goizean txontxongilo saioa ikusteko aukera izan dugu eskolan. Antzezlana "ETXEAN GOXO" izan da. Arratoi bat etxe baten bila ibili da eta azkenean Kasimiroren etxera joan da bizi izaten. Bidean Alai txakurra,  Bianka Isabela Katua eta  Sir Arthur lehoiarekin topo egin du.Zirkua ere agertu da istorioan eta Denisak magia egin du. Oso diubertigarria izan da.
Hiruhilabete honetan lan bikaina egin dugula ospatzeko hamaiketako berezia egin dugu.

KORRIKA TXIKI

Martxoaren 24an eskolako 3., 4. eta 5. mailako ikasleak Gernikara joan ginen KORRIKA TXIKIan parte hartzeko asmoz. Lekukoa Gurutz Gorritik Metropol tabernaraino eraman genuen. Eguraldia euritsua eta hotza izan genuen. Eskolan ere KORRIKA ospatu genuen.

martes, 24 de marzo de 2015

BERTSOLARITZEN XVIII. MENDATA

Martxoaren 22an, domekan, elkartu ginen Mendatan. Bertso idatzien XVIII. lehiaketan 4., 5. eta 6. mailako ikasleok  gogoz parte hartu genuen. Ikasle asko batu ginen; Bermeo , Munitibar, Busturi, Gernika eta Muxikako bertsolariak joan ginen. Oso ondo pasatu genuen denok.

jueves, 12 de marzo de 2015

AKTIBATU+ENERGIA

Energia aurreztea denon esku dago. ANIMA ZAITEZTE!!!!

AKTIBATU+ ENERGIA

 ENERGIA-KONTSUMOARI "OFF" ESAN.
Dakizuenez, ikasturteko lehenengo hiruhilabetean 3. zikloko ikasleok energiaren gainean (argindarra eta gasa) ditugun ohiturak aztertu genituen. Batzutan ikasgeletako argiak piztuta uzten ditugula izan zen lanaren emaitzarik deigarriena. Hilabete honetan, kontsumoa murrizteko kanpaina antolatu dugu. Hormairudia margoztu dugu, etxeetara bidaltzeko informazioa prestatu dugu, giltzariak eta apaingarriak egin ditugu eta abestiak asmatu ditugu. Hona hemen eredu bat.

lunes, 23 de febrero de 2015

INDUSTRIA IKARAGARRI BAT

OTSAILAREN 11N, "EL CORREO"-KO INDUSTRIAN ZER EGITEN DEN  IKUSTERA JOAN GINEN TXANGOAN.

Eskolara iritzi eta, ahalik eta bizkorren, hartu behar genuen autobusa  Zamudioko "El Correo"-ko industrian zer egiten duten jakiteko. Zamudiora 2 eta 3.ziklokoak joan ginen.
Bidaia luzea egin eta gero, barrura sartu ginenean,  nortzuk ziren aurkeztu ziguten. Bi taldetan banatu ginen: 2. ziklokoak mutilarekin eta 3. ziklokoak neska batekin joan ginen.
Lehenengo, bideo bat ikusi genuen industria horri buruz gehiago jakiteko.
Ondoren, toki horretan paper biltegia non dagoen erakutsi ziguten. Han paper-erroilu handiak ikusi genituen. Bakoitzak 15.000 kg. pisatzen zituen.
Gero, Johannes Gutenberg-ek inprimatzeko tresna asmatu zuela jakin genuen eta gaur egun egunkariak egiteko erabiltzen den asmakuntza ikusgarria ezagutu genuen.
Jarraian, tintaren deposituak ikusi genituen eta tinta egunkarira noloa itsasten den ere ikasi genuen.
Azkenik, banaketa lekua ikustera joan ginen. Han, txarto irten diren egunkariak birziklatzera botatzen dira eta ondo daudenak saltzen eramaten dituzte.
Eskolara itzultzeko ordua iritzi zitzaigunez,  oparitutako gauzak hartu,  gailetak jan eta autobusez poz-pozik bueltan etorri ginen.
OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN !!!!





viernes, 13 de febrero de 2015

Gure eskolako 5 urtekoak eta lehenengo mailakoak, jo ta ke ibili dira astion igerilekuan. Datorren astean, oporretatik indar berrituta datozenean beste egun bi izango dituzte ahal duten guztia bertan emateko.
Begira zein ondo pasatzen duten!