OTSAILAREN 11N, "EL CORREO"-KO INDUSTRIAN ZER EGITEN DEN IKUSTERA JOAN GINEN TXANGOAN.
Eskolara iritzi eta, ahalik eta bizkorren, hartu behar genuen autobusa Zamudioko "El Correo"-ko industrian zer egiten duten jakiteko. Zamudiora 2 eta 3.ziklokoak joan ginen.
Bidaia luzea egin eta gero, barrura sartu ginenean, nortzuk ziren aurkeztu ziguten. Bi taldetan banatu ginen: 2. ziklokoak mutilarekin eta 3. ziklokoak neska batekin joan ginen.
Lehenengo, bideo bat ikusi genuen industria horri buruz gehiago jakiteko.
Ondoren, toki horretan paper biltegia non dagoen erakutsi ziguten. Han paper-erroilu handiak ikusi genituen. Bakoitzak 15.000 kg. pisatzen zituen.
Gero, Johannes Gutenberg-ek inprimatzeko tresna asmatu zuela jakin genuen eta gaur egun egunkariak egiteko erabiltzen den asmakuntza ikusgarria ezagutu genuen.
Jarraian, tintaren deposituak ikusi genituen eta tinta egunkarira noloa itsasten den ere ikasi genuen.
Azkenik, banaketa lekua ikustera joan ginen. Han, txarto irten diren egunkariak birziklatzera botatzen dira eta ondo daudenak saltzen eramaten dituzte.
Eskolara itzultzeko ordua iritzi zitzaigunez, oparitutako gauzak hartu, gailetak jan eta autobusez poz-pozik bueltan etorri ginen.
OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN !!!!
lunes, 23 de febrero de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario