lunes, 23 de febrero de 2015

INDUSTRIA IKARAGARRI BAT

OTSAILAREN 11N, "EL CORREO"-KO INDUSTRIAN ZER EGITEN DEN  IKUSTERA JOAN GINEN TXANGOAN.

Eskolara iritzi eta, ahalik eta bizkorren, hartu behar genuen autobusa  Zamudioko "El Correo"-ko industrian zer egiten duten jakiteko. Zamudiora 2 eta 3.ziklokoak joan ginen.
Bidaia luzea egin eta gero, barrura sartu ginenean,  nortzuk ziren aurkeztu ziguten. Bi taldetan banatu ginen: 2. ziklokoak mutilarekin eta 3. ziklokoak neska batekin joan ginen.
Lehenengo, bideo bat ikusi genuen industria horri buruz gehiago jakiteko.
Ondoren, toki horretan paper biltegia non dagoen erakutsi ziguten. Han paper-erroilu handiak ikusi genituen. Bakoitzak 15.000 kg. pisatzen zituen.
Gero, Johannes Gutenberg-ek inprimatzeko tresna asmatu zuela jakin genuen eta gaur egun egunkariak egiteko erabiltzen den asmakuntza ikusgarria ezagutu genuen.
Jarraian, tintaren deposituak ikusi genituen eta tinta egunkarira noloa itsasten den ere ikasi genuen.
Azkenik, banaketa lekua ikustera joan ginen. Han, txarto irten diren egunkariak birziklatzera botatzen dira eta ondo daudenak saltzen eramaten dituzte.
Eskolara itzultzeko ordua iritzi zitzaigunez,  oparitutako gauzak hartu,  gailetak jan eta autobusez poz-pozik bueltan etorri ginen.
OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN !!!!





viernes, 13 de febrero de 2015

Gure eskolako 5 urtekoak eta lehenengo mailakoak, jo ta ke ibili dira astion igerilekuan. Datorren astean, oporretatik indar berrituta datozenean beste egun bi izango dituzte ahal duten guztia bertan emateko.
Begira zein ondo pasatzen duten!








miércoles, 4 de febrero de 2015

GUK BAI ONDO PASATU GAUR EDURRETAN!!! ELUR PANPINA TA GUZTI!!!



















EURIA GOITIK BEHERA


Gaur, otsailaren 4a da eta elurra mara-mara egiten ari da. BENETAN IKUSGARRIA!!!!
Telebistan, irratian, egunkarietan...... aldarrikatzen dute gero eta elur gehiago egingo duela.Honek arazoak sortzen ditu, batez ere errepideetan. Eskolara eta lanera heltzea ez da erreza izango. Baina, umeentzat oso dibertigarria denez, ez dago txarto. Eskolara heldu garen  ikasleak poz-pozik gaude.


martes, 3 de febrero de 2015

ARTISTA BAT GURE ESKOLAN

OSTIRALEAN PAKO ARISTI IDAZLEA ETORRI ZEN GURE ESKOLARA
Urtarrilaren 29an,ostiralean,9:30etan Pako Aristi etorri zen Urretxindorra eskolara. Lehenengo, Haur Hezkuntza eta lehenengo eta bigarren mailakoekin ibili zen hizketan eta gainera berak idatzitako ipuin bat ere kontatu zioten. Errekreo eta gero, bigarren eta hirugarren ziklokoengana hurbildu zen. Lehenengo,bera nor zen aurkeztu zuen baina horretaz, berak baino gehiago genekiela esan zigun. Orduan euskal idazlea izateak nolako lana zuen erakutsi zigun. Pakok txikia zenean ez zekien musikaria ala idazlea izango zenik baina idazle izateko ez zegoenez karrerarik, idazleari gehien hurbiltzen zitzaion lanera joan zen : kazetaritza. Pakok 20 urterekin bere lehenengo liburua egin zuela esan zigun eta  orain dela bi hilabete  azkena bukatu zuen. Guk  bere liburu bat irakurrita genuen:"Miren,Garbine eta Sorgin baten komeriak".
Azkenik,guk hainbat galdera egin genizkion eta berak zehatz-mehatz erantzun zituen.Pako Aristik narrazioak,nobelak eta gidoiak ere egin zituela esan zigun.Ondoren,  ipuinak asmatzeko hainbat truko erakutsi zizkigun,esate baterako irudimena  eta lagunek edo beste pertsona batek esan dizunarekin ipuin bat egitea.Ordua bukatu zenean denok Pakori agur  esan genion eta hurrengo batean ere  etortzeko gonbidapena luzatu genion.