OSTIRALEAN PAKO ARISTI IDAZLEA ETORRI ZEN GURE ESKOLARA
Urtarrilaren 29an,ostiralean,9:30etan Pako Aristi etorri zen Urretxindorra eskolara. Lehenengo, Haur Hezkuntza eta lehenengo eta bigarren mailakoekin ibili zen hizketan eta gainera berak idatzitako ipuin bat ere kontatu zioten. Errekreo eta gero, bigarren eta hirugarren ziklokoengana hurbildu zen. Lehenengo,bera nor zen aurkeztu zuen baina horretaz, berak baino gehiago genekiela esan zigun. Orduan euskal idazlea izateak nolako lana zuen erakutsi zigun. Pakok txikia zenean ez zekien musikaria ala idazlea izango zenik baina idazle izateko ez zegoenez karrerarik, idazleari gehien hurbiltzen zitzaion lanera joan zen : kazetaritza. Pakok 20 urterekin bere lehenengo liburua egin zuela esan zigun eta orain dela bi hilabete azkena bukatu zuen. Guk bere liburu bat irakurrita genuen:"Miren,Garbine eta Sorgin baten komeriak".
Azkenik,guk hainbat galdera egin genizkion eta berak zehatz-mehatz erantzun zituen.Pako Aristik narrazioak,nobelak eta gidoiak ere egin zituela esan zigun.Ondoren, ipuinak asmatzeko hainbat truko erakutsi zizkigun,esate baterako irudimena eta lagunek edo beste pertsona batek esan dizunarekin ipuin bat egitea.Ordua bukatu zenean denok Pakori agur esan genion eta hurrengo batean ere etortzeko gonbidapena luzatu genion.
martes, 3 de febrero de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario