Azaroak 4an 5.eta 6. mailako ikasleek EATHINK programa berrian parte hartu dute.
Tailer honek planteatzen dituen jardueren bitartez ohartu gara jaten ditugun produktu asko Amerika eta Afrikatik datozela.Honek zera esan nahi du: produktuei, ondo heltzeko, kimika botaten dietela eta dagokiena baino arinago biltzen dituztela. Hau ez da osasuntsua. Osagaiek dagozkien bitaminak eta gustua galtzen dituzte.
Gainera, garraiatzeko erregai asko kontsumitzen da eta kutsadura sortzen da. Honetaz eztabaidatu eta gero, hau erabaki dugu: AHAL DEN GUZTIETAN BERTON BERTOKO JANARIA JAN BEHAR DUGULA.
Lana bukatzeko letxuga, sandia edo tomateko haziak erein ditugu lorontzi baten eta etxera eraman dugu.
lunes, 19 de diciembre de 2016
RUTLAND OSPREY PROJECT SARIAK
Gogoratuko
duzuenez, joan den ikasturteko amaieran Rutland-ek antolatutako lehiaketan parte
hartzeko gonbitea jaso genuen. Han arrano arrantzalearen
berreskurapenerako programak 20 urte bete zituen. Eskolan lan desberdinak aurkeztu
genituen: artikulu zientifikoa, ipuinak, olerkiak eta marrazkiak.
Proposamen guztietan bidalitako lan batzuk aipamena lortu
dute.
Artikulu zientifiko: 1. eta 2. saria.
Ipuina: 3. saria.
Olerkia: Aipamen berezia.
Marrazkia: Aipamen berezia.
16-10-28an, Halloweeneko eguna ospatu eta sariak banandu
genituen.
jueves, 1 de diciembre de 2016
OLENTZERORI BISITA
Azaroaren 22an Olentzeroren etxera joan ginen. Maridomingik kontatu zigun Olentzeroren etxeak 500 urte zituela.
Olentzeroren etxea barrutik nolako dan azaldu zigun Maridomingik.
Galtzagorrik Olentzerorengana eraman gintuen eta hau gure sorpresa!! Olentzero lotan zegoela eta guk esnatu genuen, opariz betetako gela batetan.
Sorginak bere ortura eraman gintuen eta sendabelarrak ezagutu genituen.
Lamiaren urmaelera errekako harritxoetatik saltoka iritsi ginen.
Olentzeroren astoari NAPOLEON-i, "NAPO"-ri, kaixo esan genion.
Basajaunarekin laberintoan zehar joan ginen, ai ze beldurra!!!!!.
Oso ondo pasatu genuen.

jueves, 3 de noviembre de 2016
BIDE-HEZKUNTZA
Urriak 21ean 5.eta 6. mailako ikasleok SEGURU BAIETZ
programan parte hartu genuen. Eusko Jaurlaritza sustatutako proiektu honetan bideo-jokoen
bitartez azaltzen dituzte errepideetan errespetatu behar ditugun arauak.
Frontoian ordenagailuak jarri zituzten bikoteka lan egiteko. Gure
txanda itxaroten geuden bitartean jolas erraldoiekin jolasten ondo pasatu genuen.
EUSKARAREN ETXEAN: BAZENEKIEN....?
Euskarak beste hitzetan oinarriturik hitz batzuk osatzen
ditu.
BEKAINA (BEGIA+GAINA)
(EZTABAIDA=
EZ ETA BAI)
LAUROGEI
(4x20)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)