lunes, 19 de diciembre de 2016

EATHINK programa

Azaroak 4an 5.eta 6. mailako ikasleek EATHINK programa berrian parte hartu dute.
Tailer honek planteatzen dituen jardueren bitartez ohartu gara jaten ditugun produktu asko Amerika eta Afrikatik datozela.Honek zera esan nahi du: produktuei, ondo heltzeko, kimika botaten dietela eta dagokiena baino arinago biltzen dituztela. Hau ez da  osasuntsua. Osagaiek dagozkien bitaminak eta gustua galtzen dituzte.
Gainera, garraiatzeko erregai asko kontsumitzen da eta kutsadura sortzen da. Honetaz eztabaidatu eta gero, hau erabaki dugu: AHAL DEN GUZTIETAN BERTON BERTOKO JANARIA JAN BEHAR DUGULA.
Lana bukatzeko letxuga, sandia edo tomateko haziak erein ditugu lorontzi baten eta etxera eraman dugu.



No hay comentarios: