jueves, 1 de diciembre de 2016

OLENTZERORI BISITA

Azaroaren 22an Olentzeroren etxera joan ginen. Maridomingik kontatu zigun Olentzeroren etxeak 500 urte zituela.

Olentzeroren etxea barrutik nolako dan azaldu zigun Maridomingik.

Galtzagorrik Olentzerorengana eraman gintuen eta hau gure sorpresa!! Olentzero lotan zegoela eta guk esnatu genuen, opariz betetako gela batetan.

Sorginak bere ortura eraman gintuen eta sendabelarrak ezagutu genituen.


Lamiaren urmaelera errekako harritxoetatik saltoka iritsi ginen.



Olentzeroren astoari NAPOLEON-i, "NAPO"-ri, kaixo esan genion.

Basajaunarekin laberintoan zehar joan ginen, ai ze beldurra!!!!!.
Oso ondo pasatu genuen.











No hay comentarios: