lunes, 19 de diciembre de 2016

EATHINK programa

Azaroak 4an 5.eta 6. mailako ikasleek EATHINK programa berrian parte hartu dute.
Tailer honek planteatzen dituen jardueren bitartez ohartu gara jaten ditugun produktu asko Amerika eta Afrikatik datozela.Honek zera esan nahi du: produktuei, ondo heltzeko, kimika botaten dietela eta dagokiena baino arinago biltzen dituztela. Hau ez da  osasuntsua. Osagaiek dagozkien bitaminak eta gustua galtzen dituzte.
Gainera, garraiatzeko erregai asko kontsumitzen da eta kutsadura sortzen da. Honetaz eztabaidatu eta gero, hau erabaki dugu: AHAL DEN GUZTIETAN BERTON BERTOKO JANARIA JAN BEHAR DUGULA.
Lana bukatzeko letxuga, sandia edo tomateko haziak erein ditugu lorontzi baten eta etxera eraman dugu.



RUTLAND OSPREY PROJECT SARIAK

Gogoratuko duzuenez, joan den ikasturteko amaieran   Rutland-ek antolatutako lehiaketan parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Han arrano arrantzalearen berreskurapenerako programak 20 urte bete zituen. Eskolan lan desberdinak aurkeztu genituen: artikulu zientifikoa, ipuinak, olerkiak eta marrazkiak.
Proposamen guztietan bidalitako lan batzuk aipamena lortu dute.
Artikulu zientifiko: 1. eta 2. saria.
Ipuina: 3. saria.
Olerkia: Aipamen berezia.
Marrazkia: Aipamen berezia.

16-10-28an, Halloweeneko eguna ospatu eta sariak banandu genituen.








jueves, 1 de diciembre de 2016

OLENTZERORI BISITA

Azaroaren 22an Olentzeroren etxera joan ginen. Maridomingik kontatu zigun Olentzeroren etxeak 500 urte zituela.

Olentzeroren etxea barrutik nolako dan azaldu zigun Maridomingik.

Galtzagorrik Olentzerorengana eraman gintuen eta hau gure sorpresa!! Olentzero lotan zegoela eta guk esnatu genuen, opariz betetako gela batetan.

Sorginak bere ortura eraman gintuen eta sendabelarrak ezagutu genituen.


Lamiaren urmaelera errekako harritxoetatik saltoka iritsi ginen.



Olentzeroren astoari NAPOLEON-i, "NAPO"-ri, kaixo esan genion.

Basajaunarekin laberintoan zehar joan ginen, ai ze beldurra!!!!!.
Oso ondo pasatu genuen.