martes, 28 de marzo de 2017

BERTSOLARITZA MENDATAN



Igandean, martxoak 26an, Mendatan bertsolaritza saio berria ospatzeko elkartu ginen.
Ikasle nagusienek (5. eta 6.mailakoek) parte hartu zuten. Gaia hauxe izan zen: TXORIA. Hona hemen aipamena lortu zuten bertsoak:

KASKABELTZA TXORRUA
MIRUA BELEA
DENAK DIRA TXORIAK
URDIN TA BERDEA

KABIAK ERAIKITZEN
DITUZTE ARBOLAN
ETA HORRETARAKO
TXORIAK LAN TA LAN

Izaro Barruetabeña
TXORIAK DAUZ KANTARI
DANETIK MUNDUAN
HONA TA HARA DABIZ
GUZTIAK ZERUAN

UDABERRIAN DATOZ
LORE TA TXORIAK
TA EGOTEN DIRA BETI
BETETA KABIAK

Ainhize Azkarai









FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK



Martxoaren 20an eskolan aktore biren bisitaldia izan genuen. “Futbolariak eta printzesak” antzezlana aurkeztera etorri zitzaizkigun. Publikoa 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak izan ginen.
Antzezlan honetan pertsona guztiak berdinak garela antzezten zuten. Berdin da gure sexua zein den, denok gure gustukoa dena betetzeko eskubidea daukagu. Jolasak, zaletasunak, kirolak, lan guztiak …… mutilek zein neskek egin ditzakete.
Aktoreek nola antzeztu zuten gustatu zitzaigun. Gehien gustatu zitzaigun momentua mutilak kitarra jo zuenean izan zen. Dibertigarria izan zen. 



viernes, 10 de marzo de 2017

SANTIMAMIÑE ETA BASO MARGOTUA

URDAIBAIKO ONDASUNA
Joan den ostiralean, martxoak 3an, 5. eta 6. mailako ikasleek Santimamiñeko kobak eta Omako “Baso margotua” bisitatu genituen.
Kobazuloko sarreran aintzinako gizakien bizimoduaren gainean hausnartu genuen. Barrurago sartu ezin denez, baselizan dokumental bat ikusi genuen. 3Den  grabatuta dagoen honetan kobazulo osotik  bidaia luzea egin genuen. Informazioa oso interesgarria izan zen.
“Baso margoturaino” oinez joan ginen. Zuhaitz artean jolasten ibili ginen.

Zorte handia izan genuen; eguraldi ona egin zuelako. Eskolara heldu bezain pronto, euria hasi zen.



INAUTERIAK ESKOLAN!!!

Otsailaren 24an jende asko bildu zen eskolan inauteriak ospatzeko asmoz. Egun horretan bertsoak abestu, dantzatu eta “Hiru oinordekoak” antzezlana antzeztu genituen.
Ekitaldia eta gero “txitxiburduntzi” egon zen. Gainera nagusi eta txikien mozorro lehiaketan parte hartzeko aukera izan genuen. Mozorro bitxienari emon zioten saria: “Kaktus familia” izan zen garailea.
Jaialdi ahaztezina suertatu zen.







miércoles, 8 de marzo de 2017



                                                     ASMATU  LANBIDEAK 2.maila