Martxoaren
20an eskolan aktore biren bisitaldia izan genuen. “Futbolariak eta printzesak”
antzezlana aurkeztera etorri zitzaizkigun. Publikoa 3,4,5 eta 6. mailako
ikasleak izan ginen.
Antzezlan
honetan pertsona guztiak berdinak garela antzezten zuten. Berdin da gure sexua
zein den, denok gure gustukoa dena betetzeko eskubidea daukagu. Jolasak,
zaletasunak, kirolak, lan guztiak …… mutilek zein neskek egin ditzakete.
Aktoreek
nola antzeztu zuten gustatu zitzaigun. Gehien gustatu zitzaigun momentua
mutilak kitarra jo zuenean izan zen. Dibertigarria izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario