Igandean, martxoak 26an, Mendatan
bertsolaritza saio berria ospatzeko elkartu ginen.
Ikasle nagusienek (5. eta
6.mailakoek) parte hartu zuten. Gaia hauxe izan zen: TXORIA. Hona hemen aipamena lortu zuten bertsoak:
KASKABELTZA TXORRUA
MIRUA BELEA
DENAK DIRA TXORIAK
URDIN TA BERDEA
KABIAK ERAIKITZEN
DITUZTE ARBOLAN
ETA HORRETARAKO
TXORIAK LAN TA LAN
Izaro Barruetabeña
|
TXORIAK DAUZ KANTARI
DANETIK MUNDUAN
HONA TA HARA DABIZ
GUZTIAK ZERUAN
UDABERRIAN DATOZ
LORE TA TXORIAK
TA EGOTEN DIRA BETI
BETETA KABIAK
Ainhize Azkarai
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario