viernes, 7 de abril de 2017

BASERRIKO PRODUKTUAK ERALDATZEN DITUGU



Apirilak 4an Jon eta Landerren ama, Amaia, gazta freskoa nola egiten den azaltzera hurbildu zitzaigun eskolara.
Beste aldetik ere, aitonaren abarkak eta txapinak ekarri zituen eta, aintzinean baserrietan artilea nola egiten zen erakutsi zigun.
Hona hemen gaztaren errezeta:
OSAGAIAK:
Ardiaren esnea
Gatza apur bat
Ligerra/Gatzagia

TRESNERIA:
Lapikoa
Koilara
Gazta egiteko ontzia
1.- Lehenengo, esnea berotu (30-35º).
2.- Gero, ligerra (gatzagia) eta gatz apur bat bota eta nahastu.
3.- Berrogei minutu inguru itxaron eta esnea “gogortu” egingo da.
4.- Zuloak dituzten ontzietan gogortutako esne zatiak sartu eta sakatu gazurra galtzen  joan daiten.
5.- Hogeita lau ordu pasatu ta gero, jan dezakegu.
                                                           ON EGIN!!!




TXITOEN JAIOTZA



Gure eskolan txitoak atera nahi genituen. Horretarako martxoak 6an bost arrautza sartu genituen inkubagailuan. Martxoak 7an lau arrautza gehitu genituen. Egunero behatokira joaten ginen arrautzak ikustera eta ura botatzera.
Martxoak 13an martxoak 6an sartutako bi arrautza ernalduta ikusi genituen. Martxoak 14an ura bota eta gero, arrautza bat atera genuen eta argigailu batekin arrautza seinalatu eta bihotza ikusi genion.
Martxoak 26an MAX txitoa jaio zen.
Martxoak 27an bigarren txitoa indarrik gabe geratu zen, ezin zuen oskola apurtu eta hilda agertu zen.
Martxoak 31n MAX pisatu genuen: 39gr.