viernes, 7 de abril de 2017

BASERRIKO PRODUKTUAK ERALDATZEN DITUGU



Apirilak 4an Jon eta Landerren ama, Amaia, gazta freskoa nola egiten den azaltzera hurbildu zitzaigun eskolara.
Beste aldetik ere, aitonaren abarkak eta txapinak ekarri zituen eta, aintzinean baserrietan artilea nola egiten zen erakutsi zigun.
Hona hemen gaztaren errezeta:
OSAGAIAK:
Ardiaren esnea
Gatza apur bat
Ligerra/Gatzagia

TRESNERIA:
Lapikoa
Koilara
Gazta egiteko ontzia
1.- Lehenengo, esnea berotu (30-35º).
2.- Gero, ligerra (gatzagia) eta gatz apur bat bota eta nahastu.
3.- Berrogei minutu inguru itxaron eta esnea “gogortu” egingo da.
4.- Zuloak dituzten ontzietan gogortutako esne zatiak sartu eta sakatu gazurra galtzen  joan daiten.
5.- Hogeita lau ordu pasatu ta gero, jan dezakegu.
                                                           ON EGIN!!!




No hay comentarios: