Gure eskolan txitoak atera nahi genituen.
Horretarako martxoak 6an bost arrautza sartu genituen inkubagailuan. Martxoak
7an lau arrautza gehitu genituen. Egunero behatokira joaten ginen arrautzak
ikustera eta ura botatzera.
Martxoak 13an martxoak 6an sartutako bi
arrautza ernalduta ikusi genituen. Martxoak 14an ura bota eta gero, arrautza
bat atera genuen eta argigailu batekin arrautza seinalatu eta bihotza ikusi
genion.
Martxoak
26an MAX txitoa jaio zen.
Martxoak 27an bigarren txitoa indarrik gabe
geratu zen, ezin zuen oskola apurtu eta hilda agertu zen.
Martxoak 31n MAX
pisatu genuen: 39gr.
No hay comentarios:
Publicar un comentario