OTSAILAREN 11N, "EL CORREO"-KO INDUSTRIAN ZER EGITEN DEN IKUSTERA JOAN GINEN TXANGOAN.
Eskolara iritzi eta, ahalik eta bizkorren, hartu behar genuen autobusa Zamudioko "El Correo"-ko industrian zer egiten duten jakiteko. Zamudiora 2 eta 3.ziklokoak joan ginen.
Bidaia luzea egin eta gero, barrura sartu ginenean, nortzuk ziren aurkeztu ziguten. Bi taldetan banatu ginen: 2. ziklokoak mutilarekin eta 3. ziklokoak neska batekin joan ginen.
Lehenengo, bideo bat ikusi genuen industria horri buruz gehiago jakiteko.
Ondoren, toki horretan paper biltegia non dagoen erakutsi ziguten. Han paper-erroilu handiak ikusi genituen. Bakoitzak 15.000 kg. pisatzen zituen.
Gero, Johannes Gutenberg-ek inprimatzeko tresna asmatu zuela jakin genuen eta gaur egun egunkariak egiteko erabiltzen den asmakuntza ikusgarria ezagutu genuen.
Jarraian, tintaren deposituak ikusi genituen eta tinta egunkarira noloa itsasten den ere ikasi genuen.
Azkenik, banaketa lekua ikustera joan ginen. Han, txarto irten diren egunkariak birziklatzera botatzen dira eta ondo daudenak saltzen eramaten dituzte.
Eskolara itzultzeko ordua iritzi zitzaigunez, oparitutako gauzak hartu, gailetak jan eta autobusez poz-pozik bueltan etorri ginen.
OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN !!!!
lunes, 23 de febrero de 2015
viernes, 13 de febrero de 2015
miércoles, 4 de febrero de 2015
EURIA GOITIK BEHERA
Gaur, otsailaren 4a da eta elurra mara-mara egiten ari da. BENETAN IKUSGARRIA!!!!
Telebistan, irratian, egunkarietan...... aldarrikatzen dute gero eta elur gehiago egingo duela.Honek arazoak sortzen ditu, batez ere errepideetan. Eskolara eta lanera heltzea ez da erreza izango. Baina, umeentzat oso dibertigarria denez, ez dago txarto. Eskolara heldu garen ikasleak poz-pozik gaude.
martes, 3 de febrero de 2015
ARTISTA BAT GURE ESKOLAN
OSTIRALEAN PAKO ARISTI IDAZLEA ETORRI ZEN GURE ESKOLARA
Urtarrilaren 29an,ostiralean,9:30etan Pako Aristi etorri zen Urretxindorra eskolara. Lehenengo, Haur Hezkuntza eta lehenengo eta bigarren mailakoekin ibili zen hizketan eta gainera berak idatzitako ipuin bat ere kontatu zioten. Errekreo eta gero, bigarren eta hirugarren ziklokoengana hurbildu zen. Lehenengo,bera nor zen aurkeztu zuen baina horretaz, berak baino gehiago genekiela esan zigun. Orduan euskal idazlea izateak nolako lana zuen erakutsi zigun. Pakok txikia zenean ez zekien musikaria ala idazlea izango zenik baina idazle izateko ez zegoenez karrerarik, idazleari gehien hurbiltzen zitzaion lanera joan zen : kazetaritza. Pakok 20 urterekin bere lehenengo liburua egin zuela esan zigun eta orain dela bi hilabete azkena bukatu zuen. Guk bere liburu bat irakurrita genuen:"Miren,Garbine eta Sorgin baten komeriak".
Azkenik,guk hainbat galdera egin genizkion eta berak zehatz-mehatz erantzun zituen.Pako Aristik narrazioak,nobelak eta gidoiak ere egin zituela esan zigun.Ondoren, ipuinak asmatzeko hainbat truko erakutsi zizkigun,esate baterako irudimena eta lagunek edo beste pertsona batek esan dizunarekin ipuin bat egitea.Ordua bukatu zenean denok Pakori agur esan genion eta hurrengo batean ere etortzeko gonbidapena luzatu genion.

viernes, 19 de diciembre de 2014
GABONAK!!!!!!
Gaur arratsaldean OLENTZEROren bisitaldia izango dugu. Jai zoragarria prestatu dugu. Ondo pasatu nahi baduzue, ETORRI!!!!!!!!
miércoles, 3 de diciembre de 2014
EUSKARA EGUNA OSPATZEN!
Gaur egun ederra igaro dugu. Makina bat ekintza izan dira ospakizunean.
Hasteko, San Fidel ikastetxeko, LH2ko ikasleen antzerkia saioa. Ondoren ikastetxe biok izan dogu jolasaldian batera jolasteko aukera.
Haiek alde dutenean, geure ospakizun partikularrean murgildu gara. Kepa Junkeraren musikarekin girotu dugu patioa eta nagusienak txikienei haiek eskatutako ipuinak irakurri eta kontatu dizkiete. Era berean euskerari buruzko hainbat aipamen eskegi ditugu patioan apaingarri gisa.
Azkenean, euskararen erabilera aldarrikatzen duen mural bat jarri dugu. Bertan, gurasoek aukera izango dute haien seme alaben argazkiak ikusteko.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)