martes, 21 de noviembre de 2017
GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
Datorren azaroaren 25ean Nazioarteko Genero Indarkeriaren Aurka Eguna ospatzen da.
Eskolan egun berezi honen esanahia aztertu dugu eta horren gainean hausnarketa egin dugu.
Pertsona guztiok eskubide eta betebeharrak berdinak ditugula eta genero indarkeriaren aurka gaudela aldarrikatzeko ondorengo bertsoak asmatu ditugu.
martes, 7 de noviembre de 2017
lunes, 2 de octubre de 2017
Ongi Etorri -IGERIKETA
viernes, 19 de mayo de 2017
ESKOLA TXIKIEN JAIA
Joan den
maiatzak 12an, Busturin, Eskola Txikien Jaia ospatu zen. Haizeder, Montorre,
Mundaka, Jose Mª Uzelai eta Urretxindorra
eskolek parte hartu zuten.
Urtero lez,
jai giroan bertsoak, dantzak, jokoak
eta tailerrak egon ziren. Beste eskolako lagunekin eguna arin pasatu zitaigun.
Jaiaren
amaieran Busturiko eskolak Montorre eskolari lekukoa emon zion.
Datorren
kurtsora arte!!!
viernes, 5 de mayo de 2017
viernes, 7 de abril de 2017
BASERRIKO PRODUKTUAK ERALDATZEN DITUGU
Apirilak 4an Jon eta Landerren ama, Amaia,
gazta freskoa nola egiten den azaltzera hurbildu zitzaigun eskolara.
Beste aldetik ere, aitonaren abarkak eta
txapinak ekarri zituen eta, aintzinean baserrietan artilea nola egiten zen
erakutsi zigun.
Hona hemen gaztaren errezeta:
|
OSAGAIAK:
Ardiaren
esnea
Gatza
apur bat
Ligerra/Gatzagia
|
TRESNERIA:
Lapikoa
Koilara
Gazta
egiteko ontzia
|
1.- Lehenengo, esnea berotu (30-35º).
2.- Gero, ligerra (gatzagia) eta gatz apur
bat bota eta nahastu.
3.- Berrogei minutu inguru itxaron eta esnea
“gogortu” egingo da.
4.- Zuloak dituzten ontzietan gogortutako
esne zatiak sartu eta sakatu gazurra galtzen joan daiten.
5.- Hogeita lau ordu pasatu ta gero, jan
dezakegu.
ON
EGIN!!!
TXITOEN JAIOTZA
Gure eskolan txitoak atera nahi genituen.
Horretarako martxoak 6an bost arrautza sartu genituen inkubagailuan. Martxoak
7an lau arrautza gehitu genituen. Egunero behatokira joaten ginen arrautzak
ikustera eta ura botatzera.
Martxoak 13an martxoak 6an sartutako bi
arrautza ernalduta ikusi genituen. Martxoak 14an ura bota eta gero, arrautza
bat atera genuen eta argigailu batekin arrautza seinalatu eta bihotza ikusi
genion.
Martxoak
26an MAX txitoa jaio zen.
Martxoak 27an bigarren txitoa indarrik gabe
geratu zen, ezin zuen oskola apurtu eta hilda agertu zen.
Martxoak 31n MAX
pisatu genuen: 39gr.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
