jueves, 28 de diciembre de 2017

miércoles, 20 de diciembre de 2017

ETBko GRABAKETA ESKOLAKO PATIOAN

Astelehenean, abenduak 18an, ETBko talde bat gure eskolara hurbildu zen saio berri bateko grabaketa egiteko. Programa berriak "SAGAK" du izena eta urtarrilak 17tik aurrera emongo dute gaueko "Prime time"ean ("Gure Kasa" bukatu eta gero). Familia ezagunei elkarrizketak egingo dizkiete. Horregatik etorri ziren Jon Enbeitari elkarrizketa egitera.
Elkarrizketa eskolako patioan egin zuten goizean.

viernes, 24 de noviembre de 2017

IPUINAK KONTATZEN 2.MAILA

Pasadan astean, LH-ko 2.mailako ikasleak, 2, 3 eta 4 urteko geletara joan ginen ipuin bat kontatzera. Aurretik, ipuin bat asmatu,idatzi eta marrazkia egin genuen. Izenburua, ZER DUZU MATXANGUS? zen eta etxean ikasi eta gero, ipuina kontatu genuen. OSO POZIK GAUDE EGINDAKO LANAREKIN!

martes, 21 de noviembre de 2017

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Datorren azaroaren 25ean Nazioarteko Genero Indarkeriaren Aurka Eguna ospatzen da. Eskolan egun berezi honen esanahia aztertu dugu eta horren gainean hausnarketa egin dugu. Pertsona guztiok eskubide eta betebeharrak berdinak ditugula eta genero indarkeriaren aurka gaudela aldarrikatzeko ondorengo bertsoak asmatu ditugu.



martes, 7 de noviembre de 2017

lunes, 2 de octubre de 2017

Ongi Etorri -IGERIKETA

      1.mailakoak lehen aldiz gatoz baina gogotsu.

               2. mailakoak  errepikatzen dogu,                                   ez  dago beldurrik.


 
 




                     
      3. eta 4. mailakoak jadanik profesionalak






viernes, 19 de mayo de 2017

ESKOLA TXIKIEN JAIA



Joan den maiatzak 12an, Busturin, Eskola Txikien Jaia ospatu zen. Haizeder, Montorre, Mundaka, Jose Mª Uzelai eta Urretxindorra  eskolek parte hartu zuten.
Urtero lez, jai giroan  bertsoak, dantzak, jokoak eta  tailerrak egon ziren. Beste eskolako lagunekin  eguna arin pasatu zitaigun.
Jaiaren amaieran Busturiko eskolak Montorre eskolari lekukoa emon zion.
Datorren kurtsora arte!!!

viernes, 5 de mayo de 2017

viernes, 7 de abril de 2017

BASERRIKO PRODUKTUAK ERALDATZEN DITUGU



Apirilak 4an Jon eta Landerren ama, Amaia, gazta freskoa nola egiten den azaltzera hurbildu zitzaigun eskolara.
Beste aldetik ere, aitonaren abarkak eta txapinak ekarri zituen eta, aintzinean baserrietan artilea nola egiten zen erakutsi zigun.
Hona hemen gaztaren errezeta:
OSAGAIAK:
Ardiaren esnea
Gatza apur bat
Ligerra/Gatzagia

TRESNERIA:
Lapikoa
Koilara
Gazta egiteko ontzia
1.- Lehenengo, esnea berotu (30-35º).
2.- Gero, ligerra (gatzagia) eta gatz apur bat bota eta nahastu.
3.- Berrogei minutu inguru itxaron eta esnea “gogortu” egingo da.
4.- Zuloak dituzten ontzietan gogortutako esne zatiak sartu eta sakatu gazurra galtzen  joan daiten.
5.- Hogeita lau ordu pasatu ta gero, jan dezakegu.
                                                           ON EGIN!!!




TXITOEN JAIOTZA



Gure eskolan txitoak atera nahi genituen. Horretarako martxoak 6an bost arrautza sartu genituen inkubagailuan. Martxoak 7an lau arrautza gehitu genituen. Egunero behatokira joaten ginen arrautzak ikustera eta ura botatzera.
Martxoak 13an martxoak 6an sartutako bi arrautza ernalduta ikusi genituen. Martxoak 14an ura bota eta gero, arrautza bat atera genuen eta argigailu batekin arrautza seinalatu eta bihotza ikusi genion.
Martxoak 26an MAX txitoa jaio zen.
Martxoak 27an bigarren txitoa indarrik gabe geratu zen, ezin zuen oskola apurtu eta hilda agertu zen.
Martxoak 31n MAX pisatu genuen: 39gr.





martes, 28 de marzo de 2017

BERTSOLARITZA MENDATAN



Igandean, martxoak 26an, Mendatan bertsolaritza saio berria ospatzeko elkartu ginen.
Ikasle nagusienek (5. eta 6.mailakoek) parte hartu zuten. Gaia hauxe izan zen: TXORIA. Hona hemen aipamena lortu zuten bertsoak:

KASKABELTZA TXORRUA
MIRUA BELEA
DENAK DIRA TXORIAK
URDIN TA BERDEA

KABIAK ERAIKITZEN
DITUZTE ARBOLAN
ETA HORRETARAKO
TXORIAK LAN TA LAN

Izaro Barruetabeña
TXORIAK DAUZ KANTARI
DANETIK MUNDUAN
HONA TA HARA DABIZ
GUZTIAK ZERUAN

UDABERRIAN DATOZ
LORE TA TXORIAK
TA EGOTEN DIRA BETI
BETETA KABIAK

Ainhize Azkarai